top of page
Tangram-ipuina PROIEKTUA

 

2019-2020 ikasturtean, DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan Tangram gaia lantzen emango dugu ikasturtea.

 

Tangram proiektuak hiru atal izango ditu:

  1. atala: TANGRAM JOKOA EZAGUTZEN. Tangram jokoaren egitura, jokoa osatzen duten forma geometrikoen ezaugarriak eta geometriaren oinarrizko trazadurak ulertu, interpretatu eta landuko ditugu Tangram irudiak bitarteko desberdinen bitartez era egokian adierazteko.

  2. atala: TANGRAM-IPUINA SORTZEN. LHko 3. mailako ikasleentzat ipuin bat asmatuko dugu, ipuina Tangram irudien bitartez ilustratuko dugu eta ipuina diseinatzearen planifikazioa burutuko dugu gure Tangram-ipuina argitaratzeko.

  3. atala: TANGRAM JARDUERAK LHko IKASLEEKIN. Tangram jokoaz baliatuz eta sortutako ipuinean oinarrituta, LHko 3. mailako ikasleekin jarduerak antolatuko ditugu gure ipuinaren aplikazio didaktikoak ikasle gaztetxoekin frogatzeko eta lantzeko.

 

Zoritxarrez, 2020ko martxoaren 13tik aurrera derrigorrez bizitzen ari garen konfinamendua dela eta, LHko ikasleekin jarduerak burutzea ezinezkoa egin zaigu. Hau dela eta, MT3 taldeko kideek Tangram gaia etxetik lantzen jarraituko dugu. Hasiera batean, EtxeanGeratuTangram proiektua lantzen, eta asteak aurrera joan ahala, eta ahal dugun neurrian, Tamgram-ipuina bukatzen.

Ondorioz, 3. atala era honetan geratuko da: TANGRAM-IPUINA ARGITARATZEN. Haisera batean, EtxeanGeratuTangram proiektua burutuko dugu. Ondoren, MT3 taldekook lanean jarraituko dugu Tangram jokoaren inguruan ikasitakoan, landutakoan eta diseinatutako testuetan eta irudietan oinarrituta, gure Tangram-ipuina argitaratzeko.

PROIEKTUAREN 1. atala: TANGRAM JOKOA EZAGUTZEN

 

Tangram irudiak diseinatzeko, lehenbizi Marrazketa Teknikoaren oinarrizko trazadurak eta forma geometrikoak aztertu eta era egokian marrazten ikasiko dugu. Hauek dira landuko ditugun edukiak Tangram proiektua prestatzeko:

  • Oinarrizko trazadura geometrikoak: lerro zuzen paralelo eta perpendikularrak, segmentu baten erdibitzailea, angelu baten erdikaria eta Thalesen teorema.

  • Oinarrizko forma geometrikoak: zirkuluak, triangeluak eta paralelogramoak. Forma geometriko hauek marrazten ikasten dugunean, hauetatik abiatuz Tangram jokoaren piezak eta figurak diseinatu, marraztu eta eraikiko ditugu. Hau da, Tangram jokoaren sormen prozesu amaitezin bati emango diogu hasiera.

 

Beheko dokumentuan landuko ditugun Geometriaren oinarrizko trazadura guztiak dituzu:

 

Geometriaren oinarrizko trazadurak ikasi eta lantzeko beheko webguneek ematen dizkiguten aukerak aztertuko ditugu:

  1. DibujoTécnico

  2. educacionplastica.net

Tangram gaiarekin hasteko, lehenbizi Tangram jokoaren historia ezagutuko dugu:

 

Beheko aurkezpenean Tangram jokoa osatzen duten forma geometrikoen ezaugarriak aztertzen ditugu: triangeluak, paralelogramoak, aldeen neurriak, figuren azalerak... Aurkezpenaren bukaeran ezaugarri hauek lantzeko ariketa batzuk agertzen dira. Ikusi eta ikasi!

 

Proiektuaren 1. atalaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:

  1. Ezkerreko dokumentuan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika dugu.

  2. Eskuineko dokumentuan, proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.

PROIEKTUAREN 2. atala: TANGRAM-IPUINA SORTZEN

 

Tangram-ipuina diseinatzeko, lehenbizi, talde osoko bileran Ideia sortzaileak trebetasunez asmatzen jarduera burutu genuen. Beheko argazkietan jardueran adostutakoak ikusgai ditugu:

IMG_9414.JPG
IMG_9418.JPG
IMG_9420.JPG
IMG-0226.JPG
IMG_9421.JPG
IMG_9425.JPG
IMG_9426.JPG
IMG_9427.JPG

 

Ipuina asmatu ondoren, taldekideen artean ipuna ilustratzeko irudiak banandu ditugu. Behean irudien banaketaren zerrenda eta eredu batzuk ditugu. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

IMG_9644.JPG
IMG-0217.PNG
IMG-0218.PNG
IMG-9618.PNG
IMG-9616.PNG
IMG-9614.PNG
IMG-0216.PNG
IMG-0510.PNG
IMG-0497.PNG
IMG-0499.PNG
IMG-0506.PNG

 

Ipuinean agertuko diren irudi batzuekin bideoak sortu ditut, Tangram jokoak, forma geometrikoek eta Keynote, Fotos eta iMovie aplikazioek dituzten aukerak landuz.

 

Ondoren, Tangram-ipuina sortzeko jarraituko ditugun urrtasak:

1​

2

3

4

5

6

7

8

9

10

Elementu (pertsonaia, animalia, paisaia, objektu...) berdinen irudiak sortu behar dituzten ikasleen artean eredua adostu, ipuinean zehar elementuen koloreak, forma gehigarriak eta abar berdinak izan daitezen.

Ikasle bakoitzak egin behar dituen irudiak sortu elementuak egoera desberdinetan adieraziz elementuen ekintza eta keinu posible desberdinak adierazteko.

Ipuinaren testua idatzi Ideia sortzaileak trebetasunez asmatzen jardueran erabakitakoak kontuan izanik.

Ipuina zatitu, istorioa zati desberdinetan bananduz, zati bakoitzari testu bat eta ilustrazio bat egokitzeko eta ipuinaren orriak lortzeko.

Orri bakoitzeko ilustrazioa muntatu irudi desberdinak elkartuz. Alde batetik, azken emaitzarako ilustrazioak (kolorez eta elementu gehigarriekin), eta bestetik, Tangram jokoaren piezak erakusten dituzten ilustrazioak.

Ipuinaren orriak istorioaren arabera sailkatu.

Testurik gabeko ilustrazio hauek bildu eta argitaratu. * Urrats hau irakasleak beteko du.

Testuak ilustrazioetan idatzi ipuina sortuz.

Argitalpenerako hitzaurrea, egileen izen-abizenak, azalpenak, irudiak, argazkiak, proiektuari buruzkoak eta abar idatzi.

* Urrats hau irakasleak beteko du.

Ipuina argitaratu.

* Urrats hau irakasleak beteko du.

 

Proiektuaren 2. atalaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokion dokumentu nagusia dugu:

  1. Proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

PROIEKTUAREN 3. atala: TANGRAM-IPUINA ARGITARATZEN

 

Nahiz eta elkarrengandik urrun egon, indarrez ekingo diogu proiektuaren azken atalari. Aurreko atalean proiektuaren 5. urratsari eman genion hasiera, oraindik aurrera beraz, 5. urrats honetatik aurrera geratzen zaiguna burutzen saituko gara. Ni neu, irakaslea, proiektua bukatzeko geratzen zaiguna etxetik gidatzen saiatuko naiz.

 

Gora MT3 taldea!

Hasi gara Tangram-ipuinaren ilustrazioak egiten, behean ipuinaren lehenengo hiru ilustrazioak ditugu, Keynote Tangram jokoarekin sortutakoak. Ezkerreko aldean, Tangram irudiak, eta eskuinekoan, irudiok koloreztatua eta elementu gehigarriekin, azken ilustrazioak izango diren bezalakoak:

Tangram-ipuina_1_ZB.png
Tangram-ipuina_2_ZB.png
Tangram-ipuina_3_ZB.png
Tangram-ipuina_1_KOLOREZ.png
Tangram-ipuina_2_KOLOREZ.png
Tangram-ipuina_3_KOLOREZ.png

 

Proiektuaren 3. atalaren ebaluazioa 

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokion dokumentu nagusia dugu:

  1. Proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

PROIEKTUAREN AZKEN EMAITZA

 

2020ko ekainean, ikasturtea amaitu baino astebete lehenago, Gramtan irla galduan ipuina bukatu genuen. 2020ko ekainaren 25ean Interneten argitaratu genuen gure issuu plataforman.

 

Gora MT3 taldea!

Espero dugu gure Tangram-ipuina zuen gustukoa izatea. Ipuina ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu:​

Gramtan irla galduan azala.png

Creativity is a combination of discipline and a childlike spirit.


Robert Greene

bottom of page