Sare Modularrak PROIEKTUA
2021-2022 ikasturtean, DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloa GEOMETRIA gaia lantzen emango dugu SARE MODULARRAK proiektua burutzeko. Ikasturtean zehar Geometriaren eduki eta prozedura hauek landuko ditugu: Marrazketa Teknikoaren prozedurak, oinarrizko forma geometrikoak, ukitzaileak, SARE GEOMETRIKOAK, MODULUAK eta SARE MODULARRAK
Sare modularren proiektua Bloomen taxonomia gainbegiratuan oinarrituta egingo dugu, landuko ditugun edukiak eta prozedurak Bloomen taxonomia gainbegiratuari jarraituta landuz: GOGORATU, ULERTU, APLIKATU, AZTERTU, EBALUATU eta SORTU.
2017-2018 ikasturtean, MT3 taldean Bloomen taxonomia gainbegiratuan oinarritu ginen SARE GEOMETRIKOAK, MODULUAK eta SARE MODULARRAK gaia lantzeko. Behean, proiektuan sortutako horma-irudia eta horri buruzko azalpen bideoa dugu. Ikusi eta ikasi!
SARE MODULARRAK proiektuak hiru atal izango ditu:
-
atala: BEHE MAILAKO PENTSAMENDUTIK GOI MAILAKO PENTSAMENDURA. Bloomen taxonomia gainbegiratuaren GOGORATU eta ULERTU urratsak landuko ditugu Sare Modularrak identifikatzeko, deskribatzeko, sailkatzeko, ulertzeko eta marrazteko.
-
atala: GOI MAILAKO PENTSAMENDUA LANTZEN. Bloomen taxonomia gainbegiratuaren APLIKATU, AZTERTU eta EBALUATU urratsak landuko ditugu Marrazketa Teknikoaren prozedurak, oinarrizko forma geometrikoak, ukitzaileak eta Sare Modularrak erabiltzeko, aplikatzeko, antolatzeko, egituratzeko, kritikatzeko eta ebaluatzeko.
-
atala: SORMENA, GOI MAILAKO PENTSAMENDU GORENA LANTZEN. Bloomen taxonomia gainbegiratuaren SORTU urratsa landuko dugu Marrazketa Teknikoaren prozedurak, oinarrizko forma geometrikoak, ukitzaileak eta Sare Modularrak gure sormen prozesuan planifikatzeko, diseinatzeko, eraikitzeko, marrazteko eta sortzeko.
PROIEKTUAREN 1. atala:
BEHE MAILAKO PENTSAMENDUTIK GOI MAILAKO PENTSAMENDURA
Proiektuaren 1. atalean Bloomen taxonomia gainbegiratuaren GOGORATU eta ULERTU urratsak landuko ditugu:
GOGORATU:
Hasieran, landuko ditugun EDUKIAK (Sare modularrak) zeintzuk izango diren ikusiko dugu. Ondoren, gure ingurune hurbilean, landuko ditugun edukiak dituzten objektuak, diseinuak eta bestelakoak bilatu eta identifikatuko ditugu eta horien argazki bilduma egingo dugu: 1. GOGORATU: Gure ingurune hurbileko irudien argazki bilduma. Argazki bilduman, landuko ditugun edukiak, hau da, Sare Modularrak identifikatu, zerrendatu eta deskribatuko ditugu. Argazkiak eta argazki bilduma nola egin ikasgelan azalduko dugu.
Behean Gure ingurune hurbileko irudien argazki bildumaren eredu bat dugu. Aurkezpena ikusteko irudiaren gainean klikatu:
Behean SARE MODULARRAK aurkezpena dugu: sare geometrikoa, modulua eta sare modularra zer diren azaltzen duena. Aurkezpenean sare geometrikoak, moduluak eta sare modularrak identifikatu, zerrendatu eta deskribatuko ditugu. Aurkezpena ikusteko irudiaren gainean klikatu:
Sare Modularren erabilera ulertzeko, behean dugun Javier De Riba artistaren webgunea bisitatu eta bere irudiak aztertuko ditugu. Webgunea ikusteko beheko irudiaren gainean klikatu:
ULERTU:
Marrazketa Teknikoaren prozeduren, oinarrizko forma geometrikoen, ukitzaileen eta Sare Modularren ezaugarriak sailkatu, azaldu eta konparatuko ditugu. EDUKIAK eta PROZEDURAK, banaka edo taldeka, laburbildu, marraztu eta ulertuko ditugu.
Hauek dira landuko ditugun edukiak eta prozedurak SARE MODULARRAK proiektua prestatzeko:
-
Marrazketa Teknikoaren trazadurak: lerro zuzen paralelo eta perpendikularrak, segmentu baten erdibitzailea, angelu baten erdikaria, Thalesen teorema eta gehiago.
-
Oinarrizko forma geometrikoak: zirkuluak, triangeluak, paralelogramoak eta poligono erregularrak.
-
Ukitzaileak: lerro zuzen eta arkuen arteko lotura perfektuak lortzeko baliabidea.
Trazadura geometriko hauek marrazten ikasten dugunean, hauetatik abiatuz Sare Modularren irudiak diseinatu, marraztu eta eraikiko ditugu, hau da, Geometriaren bidezko sormen prozesu amaitezin bati emango diogu hasiera.
Beheko dokumentuan, landuko ditugun Geometriaren oinarrizko trazadura guztiak ditugu:
Geometriaren oinarrizko trazadurak eta sare modularrak ikasi eta lantzeko beheko webguneek ematen dizkiguten aukerak aztertuko ditugu:
Nola marraztu lerro zuzen paraleloak eta perpendikularrak eskuaira eta kartaboia erabiliz:
Nola banatu segmentu bat n zati berdinetan Thalesen teorema erabiliz:
Proiektuan landuko ditugun lerro zuzen eta arkuen arteko loturak eta ukitzaileak gaiari buruzko azalpena beheko aurkezpenean daukagu. Aurkezpena ikusteko beheko irudiaren gainean klikatu:
2016-2017 ikasturtean sortutako ariketa txostena
Beheko aurkezpenean, DBHko 4. mailako Marrazketa Teknikoa arloan, 2016-2017 ikasturtean, ikasleek oinarrizko forma geometrikoen, zirkuluen, karratuen eta triangeluen barneko zatiketa ariketa landu zuten. Ariketan oinarrizko trazadura geometrikoak aplikatu zituzten; erdibitzaileak, erdikariak, Thalesen teorema... Eurek sortutako irudiak urratsez urrats azaldu zituzten eta beheko txostenean bildu ditugu, beste ikasleentzako ariketa bezala erabiltzeko. Aurkezpena ikusteko beheko irudiaren gainean klikatu.
Proiektuaren 1. atalaren ebaluazioa
Behean proiektuaren ebaluazioari dagokion dokumentu nagusia dugu; proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.
PROIEKTUAREN 2. atala:
GOI MAILAKO PENTSAMENDUA LANTZEN
Proiektuaren 2. atalean Bloomen taxonomia gainbegiratuaren APLIKATU, AZTERTU eta EBALUATU urratsak landuko ditugu:
APLIKATU:
Aurreko urratsean azaldutako eta landutako Marrazketa Teknikoaren, Geometriaren eta ukitzaileen prozedurak ariketa praktikoen bitartez exekutatu eta inplementatuko ditugu. Zirriborroak eta marrazkiak egingo ditugu, Marrazketa Teknikoaren prozedurak erabiliz eta aplikatuz.
Urrats honetan egingo dugun ariketaren helburua modulu desberdinak onartuko dituen sare modular bat diseintazea izango da. Sare geometrikoa eta modulua diseinatu ondoren, sare modularraren irudiak marraztuko ditugu. Gogoratu sare modularra modulu bakarrez edo gehiagoz osatuta egon daitekeela, eta moduluen kokapena biraketaren arabera alda dezakegula.
Hurrengo bideoklipean sare modularrez osatutako hainbat arropa ikus dezakegu:
AZTERTU:
APLIKATU urratsean egiten ari garen marrazkiak eta zirriborroak era honetan aztertuko ditugu:
1. Ariketaren baldintza egokiak aurkituz.
2. Moduluak sare geometrikoekin alderatuz.
3. Sare geometrikoa, moduluak eta sare modularrak finkatutako irizpideen arabera antolatuz eta egituratuz.
Azterketa lana egin ondoren, Sare Modularrak proiektuko APLIKATU urratsarekin jarraituko dugu. Marrazketa Teknikoaren prozedurak exekutatu eta inplementatuko ditugu. Urrats honetan, marrazkiak egiten jarraituko dugu.
EBALUATU:
APLIKATU urratsean egin ditugun marrazkiak talde osoko bileran ebaluatuko ditugu, egindako sare geometrikoak, moduluak eta sare modularrak gainbegiratuz, gauza onak eta hobetzekoak detektatuz eta kritikatuz eta egindako lanari buruz gure iritzia emanez.
Proiektuaren 2. atalaren ebaluazioa
Behean proiektuaren ebaluazioari dagokion dokumentu nagusia dugu; proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.
PROIEKTUAREN 3. atala:
SORMENA, GOI MAILAKO PENTSAMENDU GORENA LANTZEN
Proiektuaren 3. atalean Bloomen taxonomia gainbegiratuaren SORMENA urratsa landuko dugu, goi mailako pentsamendu gorena:
SORTU:
Proiektuaren azken urratsean, Marrazketa Teknikoaren, Geometriaren eta ukitzaileen prozedurak marraztuz, geure diseinuak sortuko ditugu, sare modularren irudiak eraikiz. Gure eraikineko pareta batean sare modular bat marrazteko eta margotzeko ideiak sortuko ditugu eta irudia diseinatuko dugu. Sormen prozesua denon artean planifikatuko dugu.
Proiektuaren 3. atalaren ebaluazioa
Behean proiektuaren ebaluazioari dagokion dokumentu nagusia dugu; proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.
Ideia abiapuntua besterik ez da. Lanean hasi bezain laster,
pentsamenduak eraldatu egiten du.
Pablo Picasso