top of page
plastikagela.com webgunearen ikurra
Gure webgunearen ikurra Picassok margotutako irudi baten interpretazioa da. Irudia Uxue Argaluza, Nikola Arrasate, Jon Arteta eta Xandra Balenciaga ikasleek egin zuten 2008-2009 ikasturtean, DBHko 3. mailan egon zirenean. Hamar urte pasa dira gure lehenengo webgunearen, plastikagela.wikispaces.com, eta ikurraren sorreratik. Zorionak plastikagelako ahuntzari! 10 urte!
Picassoren ahuntza
1955. urtean Henri-Georges Clouzot zinemagile frantziarrak Le Mystére Picasso filma egin zuen Malagako artistarekin batera. Film horretan Picassok ahuntz bat margotu zuen, eta hura izan zen ikasleek eredu bezala erabili zutena euren irudia egiteko.
Picassok irudiak margotzen zituen bitartean Clouzotek prozesuaren grabazioa egin zuen, artistaren sormen prozesua bere osotasunean erakutsiz, hasierako lerroetatik azken emaitzaraino.
Clouzot eta Picasso filmaren grabazioaren atseden batean.
Clouzot eta kameragilea grabazioa prestatzen.
Picassok ahuntza margotzen zueneko bideoa hemen ikus dezakezu.
Nik ez dut margotzen ikusten dudana,
sentitzen dudana margotzen dut.
Pablo Picasso
bottom of page