NORBERE AURKEZPEN IKURRA
2021-2022 ikasturteko lehenengo proiektua dugu hemen; norbere aurkezpen ikurra marraztu eta margotzearena. Proiektuaren helburua bakoitzak bere burua adieraztea eta aurkeztea izango da, eta horretarako, oinarrizko ikus-elementuak diren lerroak eta koloreetan oinarrituko gara. Irudia sinplea izango da, elementu gutxiz osatuta, hau da, ikur baten antzera. Bai lerro, bai koloreen ezaugarriak era egokian erabiliz gure irudiaren bitartez nahi dugun mezua adieraztea lortuko dugu.
Beheko irudiak Norma Bar artista eta ilustratzaile israeldarrak egindako pertsonaia famatuen erretratuak dira. Pertsonaien aurpegietan hauen ezaugarriak adierazten dituzten elementuak integratu ditu lerroak eta koloreak era bikainean erabiliz. Irudien gainean klikatuz, irudien erakusketara abiatuko gara, Digital Synopsis webgunean.
Beheko irudietan ikurrak ditugu, elementu gutxiz osatutako irudi sinpleak. Ikur hauek eta goian ditugun Norma Bar ilustratzailearen erretratuek irudiak sortzeko baliabide berezi bat erabiltzen dute: espazio negatiboaren erabilera, gure proiektuko irudia sortzeko baliabide oso erabilgarria. Irudiak Digital Synopsis webgunekoak dira baita. Ikusi eta ikasi!
Beheko infografiek eta hitz-multzoak gure proiektuan landuko ditugun ideia nagusiak azaltzen dizkigute. Bertan agertzen diren kontzeptuak gure proiektua burutzeko ardatzak izango dira. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu. Ikusi eta ikasi!
Irudietan lerroak eta koloreak aztertzeko, eta baliabide hauen bitartez egileak adierazten dituen efektuak eta mezuak ulertzeko, bereganatzeko eta deskribatzeko, behean dugun aurkepena aztertuko dugu. Aztertuko ditugun irudiak DBHko 3. mailako ikasleek Plastika arloan egindakoak dira guztiak.
IKUSIZKO KOMUNIKAZIOAren eskema kontuan izanik, non kokatu beharko genuke geure burua irudien azterketa egiterakoan? Lerroen eta koloreen erabilerari buruzko azterketa beheko aurkezpenean:
Beheko aurkezpenean ikurrak, sinboloak eta logoak ZER diren, eta NOLA eta ZERTARAKO erabiltzen diren azaltzen da. Ikusi eta ikasi!
Proiektuan landuko ditugun edukien aurkezpenak behean ditugu: Lerroa, oinarrizko ikus-elementua, lerroen ezaugarriak azaltzen dituena, eta Kolorearen teoria, koloreen ezaugarriak eta erabilera egokia azaltzen dituena.
Gure ikurra sortzeko, gure izaera adierazten duten elementu desberdinen irudiak erabil ditzakegu. Ikurran ager daitezkeen elementuak aukeratu eta erabakitzeko IDEIAK SORTZAILEAK TREBETASUNEZ ASMATZEN pentsatzeko trebetasuna landuko dugu. Trebetasuna lantzeko, beheko irudia klikatuz zabalduko dugun dokumentuan oinarrituko gara.
Proiektuaren ebaluazioa
Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:
-
Ezkerreko dokumentuan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika dugu.
-
Eskuineko dokumentuan, proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.
Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.
Great design is elliminating all unnecessary details.
Minh D. Tran