top of page
MARGOLANAK ULERTZEN
Vincent Van Gogh

 

Webgunearen atal honetan 2024-2025 ikasturtean landuko dugun lehenengo proi​ektuari buruzko informazioa dugu, koadroak aztertu eta sortzearena. DBHko 2.E taldean Vincent Van Gogh artistaren lanean oinarrituko gara gure ikerketa, azterketa eta sortze lanak egiteko.

Vincent Van Gogh, beste hainbat pintorekin batera, post-inpresionismoa pintura abangoardiaren sortzaileetako bat izan zen. Bilatu behean agertzen diren Van Goghen koadroen datuak: 1. Izenburua, 2. Egilea, 3. Urtea, 4. Teknika, 5. Neurriak eta 6. Kokapena.

IMG-2071 (1).JPG
050103-1548093896.JPG
Van_Gogh_-_Starry_Night.jpg
file-20201008-18-i81hpg.jpg.webp

 

Proiektuan zehar burutuko ditugun jardueren planifikazioa astetik astera ezagutzeko, hau da, proiektuaren planifikazioa deskargatzeko, beheko egutegiaren gainean klikatu:

 

Beheko bideoan, Akira Kurosawak Ametsak filmean Vincent Van Goghi dedikatutako atala:

 

Beheko bideoan, Loving Vincent filmearen trailerra:

 

Behean dugun Vincent Van Gogh margolariaren Autorretratua kapela grisarekin koadroaren azterketaren aurkezpena ikusi eta aztertuko dugu:

 

Koadroen azterketa hobeto ulertzeko, Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntzaren ATALAK eta OSOTASUNA trebetasuna landuko dugu. Jardueraren azalpena ikusteko irudiaren gainean klikatu.

ATALAK eta OSOTASUNA_AZALA.png

 

Beheko argitalpenean 2020-2021 ikasturteko DBHko 2.D taldeko ikasleek egin zuten Vincent Van Goghen biografia dugu. Dokumentua zabaltzeko irudiaren gainean klikatu. Ikusi eta ikasi!

VanGoghenBiografiaIRUDIA.png

 

Beheko infografian Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroaren azterketa dugu. bertan, aztertu behar diren atal guztiak ageri dira:

 

  1. Artistaren biografia laburra bere irudi batekin.

  2. Koadroaren datuak eta irudia.

  3. Irudiaren egituraren azterketa testuz eta irudiz: konposaketa, kolorearen erabilera eta interesguneak.

  4. Irudiaren mezua.

  5. Ardatz kronologikoa.

 

Infografia neurri handian ikusteko irudiaren gainean klikatu. Ikusi eta ikasi!

 

Proiektuaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:

  1. Ezkerrekoan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika dugu.

  2. Eskuinekoan, proiektuan zehar ebaluatuko ditugun atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.

Naturarekiko maitasuna mantentzea artea ulertzeko benetako modua da.


Vincent Van Gogh

bottom of page