MARGOLANAK ULERTZEN
Henri Matisse
Webgunearen atal honetan 2024-2025 ikasturtean landuko dugun lehenengo proiektuari buruzko informazioa dugu, koadroak aztertu eta sortzearena. DBHko 2.B taldean Henri Matisse artistaren lanean oinarrituko gara gure ikerketa, azterketa eta sortze lanak egiteko.
Henri Matisse, André Derainekin batera, fauvismoa pintura abangoardiaren sortzaileetako bat izan zen. Fauvismoak kolorearen indarra aldarrikatzen zuen irudikapenaren gainetik. Pintura-mugimendu gisa, 1900aren inguruan hasi zen eta urte gutxitan bukatu zen, berez 3 urte besterik ez zuen iraun (1905-1907) eta hiru erakusketa baino ez zituen izan. Bilatu behean agertzen diren Matissen koadroen datuak: 1. Izenburua, 2. Egilea, 3. Urtea, 4. Teknika, 5. Neurriak eta 6. Kokapena.
Proiektuan zehar burutuko ditugun jardueren planifikazioa astetik astera ezagutzeko, hau da, proiektuaren planifikazioa deskargatzeko, beheko egutegiaren gainean klikatu:
Behean bi bideo ditugu; lehenengoan, Henri Matissen ibilbidea eta Madame Matisse koadroaren azterketa oso modu laburrean azaltzen dira, bigarrenean, Matissen hainbat koadro erakusten dira.
Behean, Henri Matisse margolariaren André Derainen erretratua koadroaren azterketaren aurkezpena ikusi eta aztertuko dugu:
Proiektuaren ebaluazioa
Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:
-
Ezkerrekoan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika dugu.
-
Eskuinekoan, proiektuan zehar ebaluatuko ditugun atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.
Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.
Berdea erabiltzen dudanean ez da belarra adierazteko,
urdina erabiltzen dudanean ez da zerua adierazteko.
Henri Matisse