top of page
GURE PLANETA GURE ETXEA

 

Webgunearen atal honetan 2024-2025 ikasturteko bigarren proiektua dugu, Gure Planeta Gure Etxea. Proiektuaren helburu nagusia gure planetaren zenbait egoerari buruz dugun iritzia adieraztea izango da, gaur egungo arazo ekosozialak aztertuz. Taldeka, neurri handiko kartel bat sortuko dugu, aukeratutako arazo ekosozialari buruz informatuz, konzientziatuz eta adierazpena eginez. Kartelgintzaren eta irudiaren oinarrizko baliabideak era egokian aplikatuz edozein mezu adierazteko gai izango gara.

 

Proiektuan Ikasketa Zerbitzuaren metodologia eta Hezikomunikazioa landuko ditugu, aztertu eta landuko dugun arazo ekosoziala Ikastolako pertsona talde bati, HHko, LHko, DBHko edo Batxilergoko ikasleei, irakasleei, Ikastolako langileei, gurasoei edo aliantzei, aurkeztuz eta azalduz. Beraz, proiektuan egindako kartela eta horren komunikazioa aukeratutako taldeari egokituko dizkiogu.

Proiektuan zehar burutuko ditugun jardueren planifikazioa astetik astera ezagutzeko, hau da, proiektuaren planifikazioa deskargatzeko, beheko egutegiaren gainean klikatu:

 

Gure Planeta Gure Etxea proiektuarekin hasteko, WWF erakundearen How to Save Our Planet bideoa dugu. Gizakiok Gure Planeta zaintzeko egin dezakeguna azaltzen digu Sir David Attenborough zientzialariak. Hemen gaztelerazko berstioa Cynthia Martínezen narrazioarekin:

 

Behean Gure Planeta Gure Etxea aurkezpena dugu, proiektuaren oinarriak eta abiapuntua azaltzen dituena:

 

Gure Planeta Gure Etxea proiektua taldeka burutuko dugunez, Ikasketa Kooperatiboaren ARDURAK eta FUNTZIOAK azaltzen duen bideoa ikusi eta aztertuko dugu:

 

Jarraian, Ikasketa Kooperatiboaren ARDURAK eta FUNTZIOAK azaltzen duen dokumentua dugu. Dokumentua zabaltzeko beheko irudiaren gainean klikatu:

 

Planetan arazo ekosozial larriak ditugu, eta hauei aurre egiteko, Garapen Jasangarrirako Helburuetan oinarritu ohi gara. Duela egun batzuk, GJHen eskema galdu dugu, beraz, zaila egiten zaigu planteatu zaizkigun hiru arazori erantzuna ematea. Lagunduko al diguzu hiru misioen bitartez arazo hauei erantzuna ematen?

2015ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onartu zuen. Agenda honen helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu funtsezko oinarri. Aukera paregabea da 2030. urtea baino lehen mundua eraldatzeko eta pertsona guztientzako giza eskubideak bermatzeko. 2030 Agenda unibertsala da.

2030 Agendaren bidez, pertsona guztiek garapen-behar berak dituztela aitortu da, non bizi diren alde batera utzita. Pertsona guztiek behar dute osasuna, hezkuntza, etxebizitza, enplegua, energia, berdintasuna, bakea eta ekosistema osasuntsuak, duintasunez bizitzeko, orain nahiz etorkizunean.

 

Bost dira 2030 Agendaren oinarrizko elementuak: Pertsonak, Planeta, Oparotasuna, Bakea eta Aliantzak.

Ondorengo bideoan, UN Etxearen Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko azalpena ikusiko dugu:

UN Etxearen ondorengo bideoan, Krisialdi klimatikoa eta Giza Eskubideak aztertzen dira:

 

Hauek dira proiketuan landuko ditugun Garapen Jasangarrirako Helburuak:

 

Ondoren, Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana dugu, Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak nola lantzen ditugun ezagutzeko. lauro2030agenda.eus webgunea ezagutzeko hemen klikatu.

Ondoren, Kartelgintza aurkezpena dugu, taldeka, aukeratutako arazo ekosozialari buruz, neurri handiko kartela egiteko ezaugarriak azaltzen dituena:

Kartelak baldintza hauek bete beharko ditu:

  1. Kolore lauak eta uniformeak erabiltzea.

  2. 3-5 kolore erabiltzea.

  3. Irudiak kartelaren espazioa ondo betetzea eta testuarekin integratua egotea.

  4. Testua laburra eta argia izatea.

 

Gure Planeta Gure Etxea proiektuan arazo ekosozialak Garapen Jasangarrirako Helburuekin harremantzeko eta ideia gehiago eta berriak lortzeko, Ideia sortzaileak trebetasunez asmatzen pentsatzeko trebetasuna landuko dugu. Jardueraren azalpena ikusteko irudiaren gainean klikatu. 

 

PORTAFOLIO DIGITALA


Proiektuaren 16. jarduera gure lanaren Portafolioa egitea da, hau da, proiektuan zehar egindako lanaren bilduma osatzea. ​Ikasle-talde bakoitzak bere portafolioa sortuko du emandako egiturari jarraituz. Portafolioan, proiektuan zehar egindako irudiak kronologikoki sailkatuta erakutsiko ditugu: zirriborroak, zirriborroak anotazioekin, azken emaitza paperean eta azken emaitza digitala.

 

Paperean egindako lanaren argazkiak egin eta editatu ondoren, Showbietik PORTAFOLIOA_ERDUA artxiboa deskargatuko dugu, eta kideen artean partekatu ondoren, paperean egindako irudien argazkiak eta irudi digitalak gehituz, taldekide guztien artean portafolio digitala Keynote aplikazioan sortuko dugu.

Ondoren, Portafolio digitala egiteko zortzi urratsen azalpena hiru modutan dugu, Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalak (IDU) proposatzen duen bezala:

1. Portafolio Digitala sortzeko azalpena:

  1. Proiektuan zehar orrietan egindako lana (zirriborroak, zirriborroak anotazioekin, matrizea, azken zirriborroak anotazioekin eta azken emaitza kartoi-mehean) kronologikoki ordenatu, dataren arabera. SketchBooken egindako irudi digitalak gure argazki-galerian gorde.

  2. Orrietan egindako lanaren argazkiak egin. Horretarako, bi gauza kontuan izan behar ditugu: argia (itzalak ebitatu) eta koadratzea (orriaren ertzak eta iPadaren pantailaren ertzak paraleloak).

  3. Argazkiak editatu: orritik kanpo geratzen dena moztu irudia ondo erakutsiz.

  4. Argazki guztiak ongi editatuta daudela gainbegiratu.

  5. Showbietik Portafolioaren eredua Keynote formatuan deskargatu eta era egokian izendatu: Taldea_Azpitaldea_PORTAFOLIOA.

  6. Keynote artxiboan gure portafolioaren aurkezpena sortu. 1. diapositiban, ereduari jarraituz, izenburua aukeratu, Taldea_Azpitaldea eta gure taldekideen izen-abizenak idatzi. Ondoren, proiektuan zehar egindako irudia guztiak (orrietan egindakoak eta digitalak) orden kronologikoan txertatu.

  7. Portafolioa gainbegiratu.

  8. Keynote artxiboa Showbiera bidali PDF formatuan eta era egokian izendatuta: Taldea_Azpitaldea_PORTAFOLIOA.

2. Azalpena ilustrazioekin duen dokumentua, zabaltzeko beheko irudiaren gainean klikatu:

3. Portafolio digitala sortzeko azalpena bideo formatuan:

 

Proiektuaren ebaluazioa

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:

  1. Ezkerrekoan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika dugu.

  2. Eskuinekoan, proiektuan zehar ebaluatuko ditugun atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.

Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.

Ez zarete nahikoa helduak gauzak diren bezala kontatzeko.

Zama hori ere, umeen esku uzten duzue.

 

Greta Thunberg

bottom of page