2021-2022ko LANAK
Behean 2021-2022 ikasturtean egindako lan batzuk ditugu:
-
3. mailako Plastika arloan Abstrakzio Geometrikoan egin dugun Mugimendua modu abstraktuan adierazten proiektuaren azken emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudien gainean klikatu.
-
4. mailako Plastika arloan, Garapen Jasangarrirako Helburuei buruz dugun iritzia adierazteko proiektua landu dugu ikasturtearen azken bi hiruhilekoetan. Irudiak materialak berrerabiliz egin ditugu; kartoiak, paperak, plastikoak, sokak, oihalak eta abar, ekonomia zirkularraren kontzeptua eta Garapen Jasangarrirako 4. eta 12. Helburuak landuz bereziki.
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Bilboko Itsasmuseumak antolatutako erakusketan plastika4 taldearen lanak ikusgai izango dira 2022ko uztailera arte.
Lanen katalogoa eta azalpena irakurri eta ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu:
-
3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan, 2021-2022 ikasturtean zehar landu dugun SARE MODULARRAK proiektua, LHko 3. mailako ikasleekin jardunaldiak burutuz bukatu dugu 2022ko maiatzean eta ekainean. MT3 taldean sortutako azken emaitzen eta jardunaldien bideoak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
2. mailako Plastika arloan ikasturtearen bukaeran landu dugun azken proiektua komikia izan da. Komikiak egiteko gaiak Garapen Jasangarrirako Helburuetatik aukeratu ditugu. 2.A taldean sortutako komiki hoberenak ezagutzeko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
3. mailako Plastika arloan burutu dugun lehenengo proiektua NORBERE ADIERAZPEN IKURRA izan da. Azken emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
2021-2022 ikasturtean, 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan SARE MODUARRAK proiektua lantzen ari gara. Proiektua Bloomen taxonomia gainbegiratuan oinarrituta lantzen ari gara. Hasieran, GOGORATU eta ULERTU urratsetan, sare modular digital diseinatu ditugu. Azken emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
-
2. mailako Plastika arloko lehenbiziko proiektua abangoardiako margolarien lanak aztertzea eta interpretatzea izan da. 2.A taldean Henri Matisse artista frantziarraren lana aztertu dugu. Bere koadroen azterketarik eta interpretaziorik hoberenak ezagutzeko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.
Gustu eta maitasunez egindako lana
sormen original eta berezia da beti.
Roberto Sapriza