top of page

2018-2019ko LANAK

 

Behean 2018-2019 ikasturtean egindako lan batzuk ditugu:

  • 3. mailako Plastika arloan landu dugun Ekosistemak proiektuaren emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.

EKOSISTEMA_SABANA_3D_2.TALDEA.jpg

  • 3. mailako Plastika arloan landu dugun azken proiektua Abstrakzio Geometrikoa izan da. Ikasleek era askotako irudiak egin dituzte lanaren planifikazioa egin ondoren: orrietan margoekin, irudi digitalak SketchBook aplikazioarekin, irudi hauen sortze prozesua azaltzen dituzten bideoak, eta azkenik, ekaineko jardueretan MT3 taldekoek DBHko Plastika gelaren ondoko balkoiaren paretak margotu dituzte. Proiektu honetan lortutako emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudien gainean klikatu.

OliverMiren_Formen eta koloreen erritmoa

  • 3. mailako MT arloan ikasturte honetan ere Poligono Izarrak proiektua landu dugu. Lortutako emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.

PoligonoIzarra_ValesOihane_GarcíaIrene_3

  • 3. mailako MT arloan, ekaineko jardueretan, proiektu berezi bat burutu genuen Plastika arloan landutako Abstrakzio Geometrikoan oinarrituta: Plastika gela ondoko balkoiaren paretak margotu genituen. Lortutako emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.

DSC_5050 - copia.JPG

  • 4. mailako Plastika arloan landu dugun lehenengo proiektua kamiseta baten diseinua egitea izan da; Lauroko Jaian salduko ditugun kamisetaren diseinua. Proiektu honetan lortutako emaitzak ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.

KAMISETA_MejonMaialen.jpg

  • 4. mailako Plastika arloan plastika4 taldearen iritzi proiektua izan da gure azken lana. Proiektu honetan plastikoak ozeanoetan eragiten dituen kalteak salatu ditugu. Bidea luzea izan da, lana handia eta emaitzak zoragarriak. Lortutakoa ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu.

lanean_10.JPG

 

Proiektu guztietan gure arloaren izaera adierazten duten bost zutabeak landu ditugu:

 

  • Proiektuen bidezko Ikaskuntza.

  • Ikasketa kooperatiboa.

  • Galdera batek hainbat erantzun.

  • Ikasketa Zerbitzua.

  • Argitaletxea gu gara.

Ondo ikasi artearen arauak gero artista bezala apurtzeko.


Pablo Picasso

bottom of page