2017-2018ko LANAK
Behean 2017-2018 ikasturtean egindako lan batzuk ditugu:
-
3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan, ikasturteko bigarren proiektuan, Bloomen taxonomia gainbegiratua sare modularren bitartez adierazten horma-irudia margotu genuen. Horma-irudiak Bloomen taxonomia gainbegiratua adierazten du. Irudia sare geometriko, modulu eta sare modularren bitartez sortu dugu. Proiektu osoa Bloomen taxonomia gainbegiratuan oinarrituta burutu dugu. Irudia DBHko eraikineko agoran jartzeko egin dugu.
Proiektuaren azalpena bideo baten bitartez egin dugu. Behean dugu ikusgai. Ikusi eta ikasi!
-
3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko lehenengo proiektuan Poligono Izarrak gaia landu genuen. Proiektuan ikasitakoa eta egindako lana erakusketa batean bildu genuen eta LHko 5. mailako ikasleekin Geometria gaian sakontzeko jarduera batzuk burutu genituen. Jarduera hauen bideoa behean duzue.
-
3. mailako Plastika arloko bigarren proiektuan liburu bat egin genuen: Itzalak egiteko argia behar da. 12 ipuinen bilduma. Argitalpen honetan DBHko 3. mailako Plastika arloan egindako hamabi ipuinak dituzu. Ipuinak HH eta LHko ikasleengan pentsatuz sortu ditugu. Ipuinetan egunero agertzen zaizkigun egoerak agertzen dira, eta hauen inguruan ikusle-irakurleek hausnarketa egitea da gure helburua. Istorioak guk asmatu genituen. Irudiak argia eta itzalen bidez sortutako ilustrazioak dira.
-
3. mailako Plastika arloan ikasturteko lehenengo proiektua Afrikako ekosistemak izan zen. Proiektuan egindako irudiekin erakusketa bat antolatu genuen eta LHko 5. mailako ikasleekin jarduerak burutu genituen. Jarduera hauek LHko ikasleak Natur Zientziak arloan ekosistemak gaia landu zuten une berean egin genituen.
Proiektu guztietan gure arloaren izaera adierazten duten bost zutabeak islatzen dira:
-
Proiektuen bidezko Ikaskuntza.
-
Ikasketa kooperatiboa.
-
Galdera batek hainbat erantzun.
-
Ikasketa Zerbitzua.
-
Argitaletxea gu gara.
Me gustan los aviones, me gustas tú
Me gusta viajar, me gustas tú
Me gusta la mañana, me gustas tú
Me gusta el viento, me gustas tú
Me gusta soñar, me gustas tú
Me gusta la mar, me gustas tú.
Manu Chao