2015-2016ko LANAK
2015-2016 ikasturteko plastika4 taldean, ipuin bat asmatu, diseinatu, sortu eta argitaratu genuen: Azkenean, kideen laguntzarekin... Argitalpena hiru modutara egin genuen: liburuan, issuu plataforman eta YouTuben.
Talde osoko bileran, eta Ideia Sortzaileak Trebetasunez Asmatzen pentsatzeko trebetasunean oinarrituta, ipuina egiteko irudiak harriekin sortuko genituela erabaki genuen. Harriak batzera eta egun-pasa egitera Armintzara joan ginen. Armintzako hondartzan harri mota desberdinak bilatu, aukeratu eta bildu ondoren, harriak Ikastolara ekarri, garbitu, lehortu eta sailkatu genituen.
Beheko argazki galerian Armintzako irtenaldiaren argazkiak ditugu:
Ipuinaren irudiak egiteko jarraitu dugun prozeduraren argazkiak:
Behean argitalpen digitalak ditugu; lehenengoa, issuu plataformakoa ikusteko, irudiaren gainean klikatu. Bigarrena, YouTuben duguna, ipuinaren bideoa da.