top of page
GJHen IKURRAK

2023-2024 ikasturteko 2. proiektua Garapen Jasangarrirako Helburuen IKURRAK diseinatzea izango da. Ikurrak diseinatzeko, oinarrizko trazaduretan, forma geometrikoetan eta ukitzaileen ezaugarrietan oinarrituko gara. Hauek dira landuko ditugun edukiak GJHen IKURRAK proiektua burutzeko:

  • Oinarrizko trazadura geometrikoak: lerro zuzen paralelo eta perpendikularrak, segmentu baten erdibitzailea, angelu baten erdikaria eta Thalesen teorema.

  • Oinarrizko forma geometrikoak: zirkuluak, triangeluak, paralelogramoak.

  • Ukitzaileak: lerro zuzen eta arkuen arteko lotura perfektuak lortzeko baliabidea.

Beheko aurkezpenean ikurrak, sinboloak eta logoak ZER diren, eta NOLA eta ZERTARAKO erabiltzen diren azaltzen da. Ikusi eta ikasi!

Behean Bird-WiFi ikurraren sortze-prozesua dugu, lerro zuzen eta arkuen arteko loturak eta ukitzaileak argi eta garbi aplikatzen dituena:

 

Proiektuan landuko ditugun lerro zuzen eta arkuen arteko loturak eta ukitzaileak gaiari buruzko azalpena beheko aurkezpenean daukagu.

 

Behean, Garapen Jasangarrirako Helburuak eta helmugak azaltzen dituen dokumentua dugu. Dokumentua zabaltzeko beheko irudiaren gainean klikatu eta egokitu zaigun GJHen azalpenak bilatu. Garapen Jasangarrirako Helburuei eta 2030 Agendari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, lauro2030agenda webgunea kontsultatu.

GJH ETA HELMUGAK AZALA.png

 

Proiektuaren ebaluazioa:

 

Behean proiektuaren ebaluazioari dagokion dokumentu nagusia dugu; proiektuan zehar ebaluatuko diren atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala:

Great design is elliminating all unnecessary details.


Minh D. Tran

bottom of page