top of page
GJHei buruzko irudiak sortzen materialak berrerabiliz

 

2022-2023 ikasturteko 2. proiektuan, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) materialak berrerabiliz adieraziko ditugu. Proiektuaren helburua GJH desberdinei buruz ditugun ideiak eta iritziak irudiaren oinarrizko baliabide plastikoak sormenez erabiliz adieraztea izango da. Irudiak sortzeko; paperak, kartoiak, oihalak eta antzerako materialak berrerabiliko ditugu, era honetan, 12. GJHa, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK, bete betean landuko dugu.

 

Garapen Jasangarrirako Helburuak Ikastolan NOLA lantzen ditugun ezagutzeko, lauro2030agenda webgunea bisitatuko dugu, eta bertan, 2030 Agendaren GJHei buruzko informazioa bilatuko dugu. Gaia ulertu eta informazio nahikoa dugunean, talde osoko ariketa bat egingo dugu Garapen Jasangarrirako Helburuak ZER diren eta NOLA eta ZERTARAKO lantzen ditugun aztertzeko.

Hauek dira ariketa egiteko jarraituko ditugun urratsak:

 

  1. Kide bakoitzak Garapen Jasangarrirako Helburuen gaiari buruz ideia, eduki edo definizio bat orri batean idatziko du.

  2. Idatzitako ideiak talde osoko bileran irakurriko ditugu.

  3. Ideiak kategoria desberdinetan sailkatuko ditugu.

  4. Adostutako kategoriak eta ideiak horma-irudi batean antolatuko ditugu.

 

Gure proiektuan 12. Garapen Jasangarrirako Helburua landuko dugunez, UN Etxeak GJH honi buruz egindako bideoa ikusi eta aztertuko dugu. Bideoan bertan, lan egiteko erabiliko dugun modua aipatzen da.

 

Beheko argitalpenean, 2021-2022 ikasturteko plastika4 taldearen Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko iritza adierazten proiektua dugu. Irudi guztiak materialak berrerabiliz egindakoak dira, kasu honetan, hiru dimentsiotan. Argitalpena ikusteko irudiaren gainean klikatu. Ikusi eta ikasi!

 

Behean, Garapen Jasangarrirako Helburuak eta helmugak azaltzen dituen dokumentua dugu. Dokumentua zabaltzeko beheko irudiaren gainean klikatu. Egokitu zaigun GJHa eta dagozkion azalpenak irakurri.

GJH ETA HELMUGAK AZALA.png

 

Proiektuaren ebaluazioa

 

Behean, proiektuaren ebaluazioarako dokumentua dugu, Alexian agertzen zaigun bezala. Proiektuan zehar landuko eta ebaluatuko diren konpetentziak, proiektuan zehar burutuko ditugun urratsak eta ebaluaziorako irizpideetan nola ebaluatuko diren, hauen ehunekoak eta abar ikasgelan azalduko dira.

 

GJH desberdinei buruz ideiak eta iritziak adierazteko, irudiaren oinarrizko baliabide plastikoak erabiliko ditugu, eta horretarako, baliabide horiek ezagutu, ulertu eta menperatu behar ditugu. Irudiaren oinarrizko baliabideak aztertzen hasteko, Konparatu eta Kontrastatu pentsamendu-trebetasuna landuko dugu. Beheko dokumentuan, klasean burutuko dugun saioaren azalpena dugu. Dokumentua zabaltzeko gainean klikatu:

Gure irudiak egiteko, Irudiaren Egituran parte hartzen duten Ikus-Hizkuntzaren baliabide nagusiak landuko ditugu: IKUS-ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA. Informazioa beheko irudiaren gainean klikatuz. Ikusi eta ikasi!

Azter ditzagun beheko irudietan, Ikus-Hizkuntzaren baliabide nagusiak: IKUS-ELEMENTUAK, KONPOSAKETA eta FORMATUA.

Irudiak egiteko, collage teknika erabiliko dugu. Hondakinetako materialekin (paperak, kartoiak, sokak, oihalak eta antzerakoak) sortutako formak, artaziak eta kola erabiliz, irudia sortzeko erabiliko dugun euskarrian itsatsiko ditugu.

 

Proiektuaren ebaluazioa

 

Behean, proiektuaren ebaluazioarako dokumentua dugu, Alexian agertzen zaigun bezala. Proiektuan zehar landuko eta ebaluatuko diren konpetentziak, proiektuan zehar burutuko ditugun urratsak eta ebaluaziorako irizpideetan nola ebaluatuko diren, hauen ehunekoak eta abar ikasgelan azalduko dira.

Gizarte baten aurrerapena birziklatzen duen

zaborraren kopuruaren arabera neurtu dezakegu.


Dhyani Ywahoo, Cherokee buruzagia

bottom of page