top of page
EtxeanGeratuTangram PROIEKTUA

 

Bilbon, 2020ko martxoaren 19an

Kaixo Yaiza, etxean nago, kalera irten gabe, denok bezala konfinatuta, eta MT3 arloko programazioa aldatuko dudala bururatu zait, egun berezi hauetara egokitzeko. Hurrengo asteetarako MT3 arlorako prestatuta nituen ariketak; figuren irudiak Sistema Isometrikoan eta Diedrikoan, marrazkiak paperean eta digitalean, eta abar guztia baztertuko dut, nahiz eta lan handia egin dudan dena prestatzeko. Tangram gaiarekin jarraituko dugu, baina beste era batean eta gaur egungo egoera berezi honi buruz irudien bitartez gure iritzia adierazteko.

 

Behean duzu dena azalduta, ikasleei Showbien azalduko diedan modu berean bidaltzen dizut:

2020ko martxoaren 26a, osteguna:

 

EtxeanGeratuTangram PROIEKTUA:

 

Egun hauetan etxetik egingo ditugun jarduerak Showbien sortu dudan EtxeanGeratuTangram atal honetan agindutakoari jarraituz egingo ditugu. Ariketak eta lanerako aginduak Showbieko EtxeanGeratuTangram atalean egongo dira. Zuek ere lanak atal honetan igo behar dituzue.

 

Zalantzak eta galderak argitzeko, atal honetan banaka egin beharrean, EtxeanGeratuTangram gaiatik irten eta Showbieko Debate de clase atalean sartuko gara. Debate de clase atalean denok idatzi eta irakurri ahal izango ditugu komentarioak. Nik zalantzak Debate de clase atalean erantzungo ditut, horrela denok irakurri ahal izango ditugu erantzunak, baina ariketak eta lan egiteko azalpenak EtxeanGeratuTangram atalean idatziko ditut.

 

Eskerrik asko,

 

Jonan

 

2020ko martxoaren 26rako ARIKETAK:

 

EtxeanGeratuTangram PROIEKTUAren azalpena:

 

ZER egingo dugu?

Tangram jokoa erabiliz etxean derrigortuta geratzearen gaia adieraziko dugu: zer egiten ari gara, zer egin dezakegu, nola pasatu ahal dugu konfinamendu hau?

 

NOLA egingo dugu?

Irudiak egiteko, EtxeanGeratuTangram atal honetan gehitutako Keynote aplikazioan dugun Tangram jokoa erabiliko dugu, Tangram-ipuinerako irudiak erabiltzen ari garen berbera. Figura bat baino gehiagoko irudiak egin! Tangram-ipuinerako ilustrazioetan bezala. Mantendu Keynote aplikazioko Tangram jokoaren proportzioak. Tangram jokoarekin irudiak egin baino lehen, irudien zirriborroak egin ditzakegu nahi dugun moduan eta estiloan; marraztuz, margotuz, Tangram jokoa kartoiez sortuz… Tangram jokoaren bitartez egindako irudiak, ahal bada, Tangram-ipuinerako bezala egingo ditugu, bi modutara: alde batetik, Tangram figurak erakutsiz, eta bestetik, koloreztatuta, eta nahi izanez gero, elementu gehigarriekin. Tangram-ipuina nola egiten ari garen ezagutzeko hemen klikatu.

 

ZERTARAKO egingo dugu?

Tangram jokoaren bitartez etxean derrigortuta geratzearen gaiari buruz dugun iritzia adierazteko, eta Ikastolara bueltatzerakoan, irudi guztiekin erakusketa bat antolatzeko, bai zirriborroekin, bai Tangram irudiekin. Konfinamendu madarikatu honek luzaro irauten badu, EtxeanGeratuTangram proiektuaren erakusketa lerroan (on-line) antola dezakegu plastikagela webgunearen bitartez. Horretaz ni arduratuko naiz. Lan ona egiten badugu, guk dakigun bezala, esku handiko ekintzaileak bilakatu ahal gara. Gora MT3!

 

EtxeanGeratuTangram irudiak klase ordua amaitu baino 5 minutu lehenago bidali behar ditugu! Tangram irudiak Keynote aplikazioan sortu ondoren, bidali irudiak Keynote formatuan. Zirriborroen argazkiak ere Showbieko atal honetara igo behar ditugu, egin argazkia eta igo. Gero eta irudi gehiago hobe! Eskerrik asko.

 

Jonan

EtxeanGeratuTangram2.jpg
EtxeanGeratuTangram.JPG

EtxeanGeratuTangram proiektuan sortutako emaitzak hemen ikus ditzakegu.
 

Irudimena gaixotasunaren erdia da, lasaitasuna erremedioaren erdia eta pazientzia sendabidearen hasiera da.


Ibn Sina

bottom of page