LAUROKO EKOSISTEMA
Webgunearen atal honetan 2024-2025 ikasturteko lehenengo proiektua dugu, Lauroko ekosistema adieraztearena. Gure helburu nagusia irudien bitartez gure ingurunea adieraztea izango da, irudiaren oinarrizko baliabideak eta teknikak era egokian aplikatuz. Era horretan, 15. Garapen Jasangarrirako Helburua, LEHORREKO BIZITZA adieraziko dugu. Proiektuan egindako irudiekin Lauroko ekosistemari buruzko erakusketa bat antolatuko dugu DBHko eraikinean.
Hauek dira proiektuan landuko ditugun ikas-eduki nagusiak: proiektua gauzatzea urratsak era egokian jarraituz, teknika desberdinak lantzea eta kolorea era egokian aplikatzea, irudietan era esanguratsuan landuz eta kolorearen ezaugarriak aplikatuz.
Hauek dira proiektuan landuko ditugun teknikak:
-
OHIKO TEKNIKAK: MARRAZKETA eta ESTANPAZIOA.
-
TEKNIKA DIGITALAK: ARGAZKIGINTZA eta MARRAZKETA.
Ikasle bakoitzak proiektuan egindako irudiekin bere portafolioa sortuko du, landutako lau tekniken bidezko irudiak erabiliz: marrazkiak paperean, argazkiak, marrazki digitalak eta estanpazioak.
Lauroko ekosistema ikas-egoera deskargatzeko, beheko irudiaren gainean klikatu:
Proiektuan zehar burutuko ditugun jardueren planifikazioa astetik astera ezagutzeko, hau da, proiektuaren planifikazioa deskargatzeko, beheko egutegiaren gainean klikatu:
Gure proiektuaren helburua 15. Garapen Jasangarrirako Helburua adieraztea denez, UN Etxeak egindako 15. GJHaren azalpen bideoa ikusiko dugu:
Hauek dira proiektuan landuko ditugun Garapen Jasangarrirako Helburuak:
Behean, TEKNIKA DIGITALA: Argazkitik marrazkira Sketchbook aplikazioan dokumentua dugu. Bertan, Sketchbook aplikazioan argazki bat zabaldu eta marrazkia egiteko jarraitu behar diren urrtas guztiak azaltzen dira. Dokumentua zabaltzeko irudiaren gainean klikatu:
KOLOREAri buruzko informazioa beheko aurkezpenean dugu. Ikusi eta ikasi!
Behean koloreari buruzko bi bideo ditugu: Sony Bravia Paint Advert HD, koloreen erabileran oinarritzen dena, eta COLOR THEORY BASICS: Use the Color Wheel & Color Harmonies to Choose Colors that Work Well Together, kolorearen teoria eta koloreen konbinazioak nola egin azaltzen duena. Ikusi eta ikasi!
Portafolioaren atalak, hauen garrantzia eta hauen arteko harremana ondo ulertzeko, Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntzaren ATALAK eta OSOTASUNA trebetasuna landuko dugu. Jardueraren azalpena ikusteko irudiaren gainean klikatu.
PORTAFOLIO DIGITALA
Proiektuaren 9. jarduera gure lanaren Portafolioa egitea da, hau da, proiektuan zehar egindako lanaren bilduma osatzea. Ikasle bakoitzak bere portafolioa sortuko du emandako egiturari jarraituz. Portafolioan lau motako irudiak erabiliko ditugu: argazkiak, marrazkiak paperean, marrazki digitalak eta estanpazioak. Portafolioak gutxienez lau teknika hauetako irudi bana izango du.
Portafolioan oinarrituta, Portafolio digitala sortuko dugu, paperean egindako lanaren argazkiak egin eta editatu ondoren, portafolio digitala Keynote aplikazioan sortuz.
Ondoren, Portafolio digitala egiteko zortzi urratsen azalpena hiru modutan dugu, Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalak (IDU) proposatzen duen bezala:
1. Portafolio Digitala sortzeko azalpena:
-
Proiektuan zehar egindako lana; zirriborroak, zirriborroak anotazioekin, autoebaluazioa, zirriborroak hobekuntzekin eta azken emaitza kronologikoki ordenatu, dataren arabera.
-
Orrien argazkiak egin. Horretarako, bi gauza kontuan izan behar ditugu: argia (itzalak ebitatu) eta koadratzea (orriaren ertzak eta iPadaren pantailaren ertzak paraleloak).
-
Argazkiak editatu: orritik kanpo geratzen dena moztu eta orriaren formatua errespetatu.
-
Argazki guztiak ongi editatuta daudela gainbegiratu.
-
Showbietik Portafolioaren eredua Keynote formatuan deskargatu eta era egokian izendatu: PORTAFOLIOA_AbizenaIzena_taldea
-
Keynote formatuan gure portafolioaren aurkezpena sortu: artxiboa era egokian izendatu: PORTAFOLIOA_AbizenaIzena_taldea. 1. diapositiban gure izen-abizena idatzi, eta ondoren, argazkiak orden kronologikoan txertatu.
-
Portafolioa gainbegiratu.
-
Keynote artxiboa Showbiera bidali PDF formatuan eta ongi izendatuta.
2. Azalpena ilustrazioekin duen dokumentua, zabaltzeko beheko irudiaren gainean klikatu:
3. Portafolio digitala sortzeko azalpena bideo formatuan:
Proiektuaren ebaluazioa
Behean proiektuaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:
-
Ezkerrekoan, proiektuaren ebaluaziorako errubrika dugu.
-
Eskuinekoan, proiektuan zehar ebaluatuko ditugun atalak, konpetentzia moduan azalduta, eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala.
Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.
Artista nonahitik datozen emozioen hartzailea da: zerutik, lurretik, paper batetik, iraganeko forma batetik, armiarma sare batetik.
Pablo Picasso