ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA
Webgunearen atal honetan ikasturteko bigarren proiektua dugu: Abstrakzio Geometrikoa. Proiektu honetan irudiaren egituran parte hartzen duten oinarrizko baliabideak aztertu, frogatu eta landuko ditugu: ikus-elementuak, konposaketa eta formatua.
Norbere aurkezpen ikurra proiektuan, lerroetan eta koloreetan oinarritu baginen, oraingoan baliabide gehiago aztertuko ditugu eta irudiak sortzerakoan aplikatuko ditugu. Oinarrizko baliabideak era egokian erabiliz gero gure irudien bitartez guk nahi dugun mezua adieraztea lortuko dugu.
Abstrakzio Geometrikoa proiektuak bi atal izango ditu:
-
atala: ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA AZTERTZEN. Irudiaren egituran parte hartzen duten oinarrizko baliabideei buruzko informazioa bilatu, erregistratu, ulertu, interpretatu eta ebaluatuko dugu Abstrakzio Geometriko estiloko irudiak era egokian aztertzeko eta hauen mezuak eta efektuak ulertzeko.
-
atala: MUGIMENDUA MODU ABSTRAKTUAN ADIERAZTEN. Irudiaren egituran parte hartzen duten oinarrizko baliabideak erabiliko ditugu Abstrakzio Geometriko estiloko irudiak sortzeko eta gure mezuak adierazteko.
Abstrakzio Geometriko proiektua lantzeko Irudiaren egitura Abstrakzio Geometrikoan iBooka erabiliko dugu. Bertan proiektuan landuko ditugun eduki guztien azalpenak, irudiak, bideoak, aurkezpenak, galdetegiak eta bestelako baliabideak ditugu proiektua aurrera eramateko. iBooka ikasgelan lortuko dugu.
PROIEKTUAREN 1. atala: ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA AZTERTZEN
Beheko eskemari jarraituz, non kokatu behar dugu geure burua proiektuaren 1. atalean?
Proiektuaren 1. atalean jarraituko ditugun urratsak behean azalduta ditugu:
1
plastikagela webgunearen bitartez Abstrakzio Geometrikoa PROIEKTU OSOAren azalpena egin: proiektua bi ataletan banaketaren zergatia azaldu: 1. IRUDIAREN EGITURA Abstrakzio Geometrikoan ULERTU, 2. Irudiak AZTERTU (1. atala) eta 3. Irudiak SORTU (2. atala).
Proiektuaten 1. atalaren planifikazioa, urratsak eta datak, erabiliko ditugun dokumentuak, irakurketarako jarduerak, errubrikak, ebaluaziorako irizpideak eta abar azaldu.
IRUDIAREN EGITURA Abstrakzio Geometrikoan iBooka azaldu: atalak, azalpenak, irudiak, aurkezpenak, dokumentuak, bideoak, ariketa interaktiboak…
Proiektuak Showbien izango duen egitura azaldu.
2
iBookeko Hitzaurrea talde osoko bileran irakurri.
iBookeko Sarrera banaka irakurri. Kontuan izan 6. orrialdean Zer da abstrakzioa? Zer da abstrakzio geometrikoa?
Kontuan izan 7. orrialdeko irudi figuratiboa eta irudi abstraktua, eta azalpen horretan oinarrituz, proiektuko 1. ataleko irudia egiten hasi: irudi figuratibo bat eta irudi abstraktu bat marraztu+margotu.
3
iBookeko 2. kapitulua Ikus-hizkuntzaren baliabideak banaka irakurri+ariketak egin. Talde osoko bileran ariketak zuzendu.
iBookeko 3. kapitulua Ikus-elementuak banaka irakurri+ariketak egin. Talde osoko bileran ariketak zuzendu.
Proiektuko 1. ataleko irudia egiten jarraitu: irudi figuratibo bat eta irudi abstraktu bat marraztu+margotu.
4
iBookeko 4. kapitulua Konposaketa banaka irakurri+ariketak egin. Talde osoko bileran ariketak zuzendu.
iBookeko 5. kapitulua Formatua banaka irakurri+ariketak egin. Talde osoko bileran ariketak zuzendu.
Proiektuko 1. ataleko irudia egiten bukatu: irudi figuratibo bat eta irudi abstraktu bat marraztu+margotu.
5
Aurreko ikasturteetan ikasleek egindako irudi batzuetan IRUDIAREN EGITURA aztertu ATALAK eta OSOTASUNA pentsamendu trebetasuna landuz.
Talde osoko bileran kide batzuren irudi abstraktu batzuk aztertu erabilitako ikusizko baliabideak komentatuz.
6
Irakurritako azken lau kapituluen eskemak egin: 2. kap. Ikus-hizkuntzaren baliabideak, 3. kap. Ikus-elementuak, 4. kap. Konposaketa eta 5. kap, Formatua. Eskemen helburua: irudien azterketa ongi egitea. Eskemak denon artean egiteko eta zuzentzeko jarraituko dugun prozeduraren azalpenak.
Eskemak egiteko azalpenak: eskemaren helburua, ezaugarriak, edukien antolaketa hierarkikoa, ideiak eta kontzeptuen arteko konexioak, irudien bidezko ereduak…
Ikasleen artean gaiak modu orekatuan banandu, gai bakoitza taldeko 6-7 ikaslek egin dezaten. Gaiari buruz behin-behineko lehenengo eskema banaka egin: ESKEMA 1.
Gai bera duten ikasleen artean eskemak partekatu, eta eskema hauetan oinarrituz, gaiari buruzko behin-behineko bigarren eskema egin: ESKEMA 2.
7
Gaiari buruzko behin-behineko bigarren eskema bukatu: ESKEMA 2.
Talde osoko bileran behin-behineko eskema hauek zuzendu eta behin betiko lau eskemak sortu. Eskema bakoitzaren argazkia egin eta behin betiko lau eskemak ikasleekin Showbieren bitartez partekatu.
Ikasle bakoitzak bere gaiari buruzko behin betiko eskema sortu: ESKEMA 3. Eskemak Showbiera NOLA bidali azaldu. Ikasle bakoitzak bere hiru eskemak Showbiera bidali.
8
iBookeko 6. kapituluaren Irudiak aztertzen atala banaka irakurri. Talde osoko bileran IRUDIEN AZTERKETA ongi azaldu eta denon artean irudi bat AZTERTU irudiaren azterketa ereduari jarraituz.
9
Azterketa egiteko IRUDIAK AUKERATU. iBookean eta plastikagela webgunean dauden aukerak erakutsi. Taldean 6 irudi desberdin aukeratuko ditugu. Urrats honetan eta hurrengoan, azterketak egiteko eta zuzentzeko prozeduraren helburua azaldu ikasleei.
Irudien AZTERKETA banaka egin baliabide hauek erabiliz: irudia, azterketarako orria, azterketa eredua, iBooka eta eskemak. Irudien AZTERKETA Showbiera bidali.
10
Irudien AZTERKETAK talde osoko bileran egin eta zuzendu. Ahalik eta irudi gehien aztertu, ikasle gehienek euren azterketaren zuzenketak egin ahal izateko. Talde osoko bileran irudien azterketak zuzendu eta gero, ikasle bakoitzak bere azterketan egindako akatsak zuzendu.
Irudien AZTERKETA ZUZENDUTA Showbiera bidali.
11
AUTOEBALUAZIOA egin:
-
Proiektuaren 1. atalean ikasitakoa, IRUDIAK AZTERTU: irudiaren egitura IKASI eta MENPERATZEKO.
-
Proiektuaren 2. atalean praktikan jartzeko, IRUDIAK SORTU: irudiaren egitura APLIKATZEKO.
Irudiaren egitura Abstrakzio Geometrikoan iBookaren irakurketa eta ulermena lantzeko klaseetan jarduerak zehaztuko ditugu. Beheko dokumentuan erabiltzen ari garen eskema dugu. Edozein testuren irakurketa lantzeko baliagarria izan daiteke. Kasu honetan irudien interpretazioa ere gehitu dugu, guretzako oinarrizko baliabidea baita.
Beheko infografietan Irudiaren egituran parte hartzen duten oinarrizko baliabideak: ikus-elementuak, konposaketa eta formatua azalduta ditugu. Horiek dira irudiak aztertu eta sortzeko kontuan izan behar ditugun baliabideak! Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.
Proiektuaren 1. atalaren 5. urratsean, Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntzan landutako jarduera, ATALAK eta OSOTASUNA, ondoren azalduta dugu. Jardueraren azalpena ikusteko irudiaren gainean klikatu.
Behean irudien azterketarako bi aurkezpen ditugu:
-
Abstrakzio Geometriko estiloko irudien azterketa: irudiak aztertzeko jarraituko ditugun urratsak azaltzen dituena.
-
Abstrakzio Geometriko estiloko irudien azterketa. Atzean hotza, aurrean beroa. Irene García. 2019: irudi baten azterketa eginda duena, azterketa nola egin behar den argi izateko eta eredu bezala erabil dezakeguna.
Ikusi eta ikasi!
Azken ikasturteetan, Abstrakzio Geometrikoa proiektuan egindako irudien bilduma ikusteko hemen klikatu.
Proiektuaren 1. atalaren ebaluazioa
Behean proiektuaren 1. atalaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:
-
Ezkerreko dokumentuan, proiektuaren 1. atalaren ebaluaziorako errubrika dugu.
-
Eskuineko dokumentuan, proiektuaren 1. atalean zehar ebaluatuko diren edukiak (konpetentzia moduan azalduta) eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala ditugu.
Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.
PROIEKTUAREN 2. atala: MUGIMENDUA MODU ABSTRAKTUAN ADIERAZTEN
Beheko eskemari jarraituz, non kokatu behar dugu geure burua proiektuaren 2. atalean?
Proiektuaren 2. atalean jarraituko ditugun urratsak behean azalduta ditugu:
1
plastikagela webgunearen bitartez Abstrakzio Geometrikoa proiektuaren 2. atalaren planifikazioa, urratsak eta datak, erabiliko ditugun dokumentuak, errubrikak, ebaluaziorako irizpideak eta abar azaldu.
Proiektuak Showbien izango duen egitura azaldu.
2
Eskemetan oinarrituta, Abstrakzio Geometriko estiloko irudien zirriborroak egin mezu desberdinak adieraziz: MUGIMENDUA, NORABIDE DESBERDINAK, BIZITASUNA…
3
Aurreko ikasturteetan ikasleek egindako irudi batzuetan IRUDIAREN EGITURA aztertu KONPARATU eta KONTRASTATU pentsamendu trebetasuna landuz.
4
iBookeko 6. kapituluan Irudiak sortzen atala aztertu irudiaren planifikazioa nola egin behar den jakiteko. ZER, NOLA-NON eta ZERTARAKO eredua 2018-2019 ikasturteko ikasleen planifikazio lanetan gainbegiratu.
5
Zirriborroak egiten jarraitu irudi geometrikoak sortzeko zuzenkia, konpasa eta beharrezko tresnak erabiliz. Zirriborroetan efektuei, ikus-elementuei, konposaketari eta formatuari buruzko anotazioak idatzi planifikazio dokumentuan erabiltzeko.
2019-2020 ikasturteko zirriborroen eta zirriborroak anotazioekin egindako erakusketa ikusi.
Hurrengo urratseko jarduera azaldu: flipped classroom eta EDpuzzleko Mugimendua Modu Abstraktuan Adierazten bideoa. flipped klaserako programazioaren atalak komentatu, ikasleek egin behar dutena azalduz. EDpuzzleko kodeak Showbien nola lortu eta ariketa egiteko epeak azaldu.
6
EDpuzzleko bideoaren galderak komentatu eta zalantzak argitu.
Planifikazioaren dokumentua idatzi (iBookeko 6. kapituluan, eskemetan, zirriborroetan eta anotazioetan oinarrituz) eta Showbiera bidali.
Zirriborroak bukatu eta azken emaitzarekin hasi.
7
AZKEN EMAITZA paperean landu, planifikazioan zehaztutakoari eta zirriborroetan landutakoari jarraituz.
8
AZKEN EMAITZA paperean bukatu, eta zirriborroekin batera, proiektuan zehar egindako lana dataren arabera sailkatu eta ordenatu.
Azken emaitza formatu digitalean lantzeko, SketchBook aplikazioa aztertu eta frogatu. Arkatz digitalaren ezaugarriak eta abantailak ezagutu.
IRUDI DIGITALA lantzen hasi.
9
Portafolio digitala NOLA egin azaldu.
IRUDI DIGITALA bukatu (papereko azken emaitzari, planifikazioan zehaztutakoari eta SketchBook aplikazioaren aukerei jarraituz).
Proiektuan zehar egindako lanaren portafolio digitala sortu eta Showbiera bidali.
10
Azken emaitzaren bertsio desberdinak egin efektuak mantenduz eta efektuak aldatuz.
Aurrekoa bukatutakoan, beste aukera hauek eskaini ikasleei:
1. Irudi berriak digitalki egin.
2. MWM artistaren lanen bertsioak egin.
11
Ikasleek euren proiektua banaka azaldu eta talde osoko bileran aztertu eta ebaluatu PLANIFIKAZIOA eta PORTAFOLIOA (zirriborroak, anotazioak, azken emaitza paperean, azken emaitza digitala eta bertsioak) proiektatuz.
Proiektuaren 2. atalaren 3. urratsean, Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntzan landutako jarduera, KONPARATU eta KONTRASTATU, ondoren azalduta dugu. Jardueraren azalpena ikusteko irudiaren gainean klikatu.
Mugimendua eta norabidea adierazteko, konposaketa atalaren barnean erritmoa baliabide garrantzitsua da. Erritmoaren erabileran sakontzeko, behean erritmoari buruzko aurkezpena duzue informazio askorekin: erritmo motak, hauen bitartez lor daitezkeen efektuak eta adibideak. Aurkezpena ikusteko irudiaren gainean klikatu. Ikusi eta ikasi!
Beheko bideoetan proiektuaren bigarren ataleko 4. eta 5. urratsak azaltzen dira; zirriborroak nola planteatu, nola burutu eta zirriborroetan anotazioak nola idatzi azalduta dugu. Bideo bakoitzean irudi edo eredu desberdin bat azaltzen zaigu. Ikusi eta ikasi!
2019-2020 ikasturtean, ikasleek proiektuaren bigarren ataleko 5. urratsean lortutako emaitzen erakusketa antolatu genuen. Bai zirriborroen bai zirriborroak anotazioekin egindako lanen eredu bikainak ditugu ikusgai eta aztergai, guretzako inspirazio iturri izan daitezkeenak. Erakusketa ikusteko hemen edo beheko irudiaren gainean klikatu. Ikusi eta ikasi!
Behean irudiaren planifikazioa edo azalpena azaltzen duten bi aurkezpen ditugu:
-
Abstrakzio Geometriko estiloko irudiaren azalpena: irudi bat sortzerakoan egin beharreko planifikazioaren urratsak azaltzen dituena. Azalpen eredu honi jarraitzen badiogu, gure irudiaren bitartez azaldu nahi dugun mezua adieraztea lortuko dugu, ikusizko baliabideak era egokian aztertuz, landuz eta irudian aplikatuz.
-
Abstrakzio Geometriko estiloko irudiaren azalpena. Irudi hotza borobil beroekin. Enara Aldaiturriaga. 2019: irudiaren azalpena eta planifikazioa eginda duena, azalpena nola egin behar den argi izateko eta eredu bezala erabil dezakeguna.
Ikusi eta ikasi!
Proiektuaren bigarren ataleko 6. urratsa burutu baino lehen, hau da, Planifikazio dokumentua idazten hasi baino lehen, beheko bideoa ikusiko dugu. Bideoan, Planifikazio dokumentuan azaldu behar ditugun edukiak azalduta ditugu, hala nola, irudiaren efektuak nola adierazi, mugimendua, norabidea eta hauen kontrako efektuak, ikusizko baliabideen erabilera edo formatuaren erabilera norabidea era egokian adierazteko. Era honetan, eduki garrantzitsuak birpasatuko ditugu dokumentuan akatsak ekiditeko. Ikusi eta ikasi!
Proiektuaren bigarren ataleko 9. urratsean, gure zirriborroak, zirriborroak anotazioekin eta azken emaitza Portafolio digitalean aurkeztuko ditugu. Beheko bideoan Portafolio digitala nola sortu azalduta dugu. Irudien argazkiak nola egin, argazki onak egiteko bete behar ditugun baldintzak, argitasuna, planoen kokapena, argazkien edizioa, eta azkenik, portafolio digitala Keynote formatuan nola sortu ikusi eta ikasiko dugu. Bideoan azaldutako urratsak jarraituz gero, gure portafolio digitala era egokian sortuko dugu. Ikusi eta ikasi!
Proiektuaren 2. atalaren ebaluazioa
Behean proiektuaren 2. atalaren ebaluazioari dagokien bi dokumentu nagusiak ditugu:
-
Ezkerreko dokumentuan, proiektuaren 2. atalaren ebaluaziorako errubrika dugu.
-
Eskuineko dokumentuan, proiektuaren 2. atalean zehar ebaluatuko diren edukiak (konpetentzia moduan azalduta) eta hauen ehunekoak, Alexian agertuko zaizkigun bezala ditugu.
Bi dokumentuen arteko lotura eta harremana ikasgelan azalduko da.
2018-2019 ikasturteko ikasleen lanak ikusteko hemen klikatu.
2019-2020 ikasturteko ikasleen lanak ikusteko hemen klikatu.
2020-2021 ikasturteko ikasleen lanak ikusteko hemen klikatu.
Nire lanarekin adierazi nahi dudana artista orok bilatzen duena da: lerro, kolore eta planoen arteko harremanen bitartez oreka lortzea, baina ni neu modu argi eta indartsuenaren bitartez saiatzen naiz.